Danborrada San Pedro bezperan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 29a

Lasarte-Oriako ereserkiarekin hasi du Danborradak gaur gaueko saioa. Bestalde, Okendo eta Andatza plazetan kontzertuetaz gozatzeko aukera dago.

Lasarte-Oriako danborrada Eibargo gastadoreen laguntzaz gure herriko kaleeetatik barrena dabiltza. Okendo plazatik atera dira, bertan sei doinu eskaini ostean. Lehena Lasarte-Oriako ereserkia izan da.
Era berean, Andatza plazan Tovahavana boleroak eta merengea entzuteko aukera dago. Okendon, berriz, Zopilotes Txirriaos-en doinu mexikarrak eta Joxpa taldearen erromeria doinuak daude ordu txikiak arte dantza egiteko.