Goiz eta arratsaldez egon da zabalik Haur Parkea Andatza Plazan. Haurrek, puzgarri, zezen mekaniko, ur txalupa, wii, futbolin, ping pong eta beste hainbat jokoetan aritzeko aukera izan dute.
Bestalde, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, haurrentzako xexenak eta poniak askatu dituzte Atsobakar auzoan ipinitako zezentokian. Jendez beteta zegoen plaza gaztetxoek zezenen aurrean egindako balentriak ikusteko.
