Oriako jaitsiera ikusgarria

jon-altuna-iza 2012ko ekainaren 29a

Hainbat eratara egindako baltsetan jaitsiera ikusgarria egin dute zenbait gaztek Oria ibaian barrena Hipodromoko zubiraino. Oriak ez zekarren ur asko eta batzuek hondartzako txalupetan aise jaitsi dira, baina egurrezko pale eta neumatikoekin egindako baltsatan joan direnek zailtasun gehiago izan dituzte.

Umore onean iritsi dira parte hartzaileak Hipodromoko zubira.
Hipodromoko zubia eta Oria ibai ertzeko hainbat bazter jendez beteta ziren baltsen jaitsiera ikusteko. 16:00etan abiatu eta 16:30 aldera hasi dira iristen baltsa gehienak zubi aldera. Lehenago edo beranduago iritsi, garrantzitsuena, sorgin jaiek antolatutako jaitsieran parte hartu dutenek festa giroan oso ondo pasa dutela.
Bustita baino pozik ziren amaieran parte hartzaileak.