Giro polita sortu da Okendon, erromeria doinuak lagun Ttakunek urtero antolatzen duen sagardo dastaketa burutzen ari da. Edalontzia euro batean erosi eta eskura dauden sagardo guztiak amaitu artean edateko aukera dago. Aurtengoan Okendon ere dira Aterpeako kideak sardinak banatzen. Hauek hartzeko ilara luzeak egin dira hasieran, dagoeneko bapo jan eta edateko aukera izan dute goiztiarrenek, 18:00etan hasi da eta.
Bertso saioa ondoren
Musikak girotua asko dira dantzara animatu direnak. 20:00etan Manuel Lekuonan bertso saioa hasiko da. Bertan izango dira Unai Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Andoni Otamendi eta Ane Labaka.
