Okendo plazan dantza nahikoa egiteko parada izan da. Lehenik Amalurren eskutik erromeria egin da eta ondoren beste ordu bete inguru muxikoen txanda izan da. Asko izan dira dantza pausuak ematera animatu diren herritarrak.
Bitartean San Pedro elizako plazan, haurrentzako kale antzerkia egin da. Zirkoaren zatitxo bat ekarri dute haur zein helduen gozamenerako.
Bertso saioa
Unai Muñoa, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus, Andoni Otamendi, Ane Labaka eta Patxi Etxeberria izan dira bertsotan Manuel Lekuonan. Irribarrea eragin dute ikusleen artean eta jaiak gaitzat hartuta oholtzatik pasa dira Urchueguia eta bere kontzientzia Maialen Lujanbio eta Ane Labaka, Etxeberria Ametsen aitonaren papera hartu du besteak beste.
