30_Kirola, jolasak eta musika nagusi herriko kaleetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 30a, 02:00

Isla plazan haur jolasak daude, Loidi Barrenen pilota txapelketako finalak jokatzen ari diraa eta dagoeneko Okendon hasi dira emakumeen herri kirolak. Xumelakoak berriz, kaleak girotzen ari dira euskal kantekin.

Askorentzat atzoko parranda luzea izan bada ere, larunbata ekintzaz beteta esnatu zaigu. Goizean goiz hasi da txaranga herria festa giroan murgiltzen eta honekin batera herriko hainbat txokotan hasi dira jai ekintzak.

Isla plazan esaterako haur jolasak jarri dituzte lau eta hamalau urte bitartekoentzat. Bertan kontsolatako hainbat jokotan ibiltzeaz gain, puzgarriak daude txikienentzat eta golf jolasak besteak beste. Bertan ibili dira ere buruhandiak txaranga eta erraldoien laguntzarekin.

Loidi barrenen berriz, esku pilota txapelketako finalak burutzen ari dira 11:30etatik. Okendon orain gutxi hasi dira emakumeen herri kirolak. Gainera, kaleak girotzen ari dira ere Xumelakoak kantujiran. Ekintza ugari eta giro polita kalera atera eta disfrutatzen jarraitzeko!