Pilota txapelketan denak garaile

Txintxarri Aldizkaria 2012ko eka. 30a, 16:39

Sari banaketan txapelketan parte hartu duten guztientzat izan dira opariak. Beteranoetan Goio Solano eta Mikel Arroio izan dira garaile Mieltxo Ariztegi eta Xabi Etxezarretaren aurkako partidan gailendu ostean.

Maila guztietako finalak jokatu dira gaur goizean Loidi Barrengo pilotalekuan. Goizean goiz gazteenek hasi dute txapelketaren azken fasea eta beteranoek amaitu dute.

Horrela garaile izan dira maila ezberdinetan: Unai Sorrondegi eta Aimar Lizaso prebenjaminetan, infantiletan Eneko Sarasola eta Aritz Sarobe, Alebinetan Gorka Marcos eta Julen Alberdi eta beteranoetan Goio Solano eta Mikel Arroio.

Sari banaketan ordea, irabazle eta irabazleordeentzat sariak egoteaz gain, txapelketako parte hartzaile guztientzat izan dira opariak. Jokalari hoberenen izendapenak izan dira ere eta hauek jaso dituzte Mikel Arroio, Eneko Sarasola eta Roke Etxezarretak besteak beste. Sarasolak denboraldi guztian egindako lan onagatik ere saritua izan da.