Sorgin Jaien Gazte Eguna ekintzaz beteta

Txintxarri Aldizkaria 2012ko ekainaren 30a

Sorgin Jaien egitarauaren barnean, gaurkoa zen gazte eguna. Besteak beste, gazte-bazkaria, Olinpiadak, eta bertsolariak izan dituzte giro onean ospatu duten euren egun handian.

Goizetik hasita, egun guztian zehar ibili dira gazteak herriko festak girotzen. Seguratik etorri diren gazteek bazkaldu aurretik dantza egin dute eta ondoren, herriko gazteekin batera bildu dira gazte-bazkarian. Menua entsaladilla errusiarra, albondigak tomatean, postrea eta patxarana izan da eta 150 gazte inguruk sabelak betetzeko aukera izan dute.

Gainera, bazkal-ostean, lau bertsolari aritu dira kantuan. Endika Igartzabal gabiriarra, Mikel Artola alegiarra, Beñat Iguaran amasarra eta Amaia Agirre villabonarra. Gazteen egun bizi duten egoera sozial eta politikoa izan dituzte hizpide bertso-saioan eta umoreak ere izan du tartea, gai-jartzaile lanetan Ane Labaka lasarteoriatarra aritu da.

Gazte Olinpidiak

Arrakasta handiz burutu dira aurtengo Gazte Olinpiadak. Lau talde aritu dira nor baino nor, Lasarte, Zubieta-Andoain-Lasarte-Oria mixtoa, Zabaletako morrosko parea eta Segurako gazteak. Azken hauek izan dira garaile bost probaz osatutako Olinpiadetan.

Lehen proban, seinaka jarri, hankak elkarri lotu eta zirkuitu antzeko bat egin behar izan dute. Erorketak ikusteko aukera izan da eta ikusleek gustura egin du barre. Bigarrena, lokotxen proba izan da, berezitasun batekin ordea. Lokotxak beharrean, kalimotxoz eta garagardoz betetako basoak edan behar zituzten hurrengo lagunari txanda eman aurretik.

Hirugarren proban, gazteek arropak kendu eta ilara luzeagoa nork egingo aritu dira lehian. Argi eta garbi irabazi dute Segurakoek proba hau, eta galtzontzilo eta barruko arropak ikustera iritsi gara...

Laugarrenean, silla baten inguruan taldekide bakoitzak 12 itzuli eman behar zituen. Jakina, hurrengo lagunari txanda emateko bidea luzea egin zaio bati baino gehiagori.

Azken proban gazteek euren kanturako dohainak erakutsi behar izan dituzte, baina ahoan hiru morenito sartuta.

Esan bezala, segurarrak garaile. Beajondeiela!

Segurako koadrila!