Ikusleek emanaldia hotz samar hasi badute ere, berehala sartu ditu giroan Deu Txakartegi abeslariak. Hortik aurrera, standard-ik ez, dena izan da berezi.
Bongo Botraco
Sekulako giroa jarri dute kataluniarrek. Detaile gisa, euskaraz esker oneko hitzak eduki dituzte lasarteoriatarrentzat eta Okendo plaza bete-bete eginda egon da kontzertuak iraun bitartean. Euren kantu batek dioen bezala, egunero ateratzen omen da eguzkia, baina batzuek gau luzea dute oraindik aurretik! Beraz, gozatzera!
Fúnebres piroteknia ikuskizuna
Sua, zarata, heriotza, maskarak... Denetik ikusi dugu Fúnebres taldearen emanaldian. Benetan polita izan da, eta herritar bat baino gehiago geratu da ahoa bete hortz We Are Standard taldeak kontzertua bukatu eta Okendo plazan herioak sartzen ikusi dituztenean.
Umeek hasieran beldurrez, negar malkotan ikusi dute ikuskizuna, baina minutuek aurrera egin ahala, lagun gisa hartu dituzte beltzez jantzitako herioak.
Ibai Berriak berbena
Andatza plazan berriz, Ibai Berriak taldeak dantzaki batzuk eskaini zituen 23:00tatik aurrera. Bertan aritu dira hainbat herritar salsa, macarena eta halakoak dantzatu zein abesten.

