01_Bukatu dira San Pedro Jaiak!

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 1a

Urtero bezala, aurten ere zezen-suzkoak eta su-artifizialek itxi dituzte herriko festak. Hala ere, festan jarraitu nahi duenak Goseren kontzertua eta DJ Bull-en emanaldia dituzte aurretik.

Astondoa pirotekniaren eskutik, su-artifizialak Atsobakarren.
Esan genuen aurreko Txintxarrin hasten den guztiak duela amaiera, Eta San Pedro Jaiei zein Sorgin Jaiei iritsi zaie ondo merezitako deskantsua hartzeko ordua.

Azken egunean, Astondoa pirotekniak su-artifizialak bota zituen Atsobakarreko parketik. Herritar guztiek buru igo, eta ikuskizun polit batez gozatu ahal izan dute. Amaieran, txalo zaparrada luzea jaso dute.

Zezen suzkoa ere ohikoa da gure herrian. Gaueko 24:00etan puntu-puntuan atera dira udaletxe paretik sei zezensuzko eta txikienek euren aurretik korrika saioak egiteko aukera izan dute.

Gainera, Sorgin Jaiek aspaldi egin gabeko akelarre-antzerkia errekuperatu dute eta ikuskizun polita izan da musika, antzerkia eta dantza uztartu baitituzte gazteek.

Hala ere, azken gaua hasi besterik ez da egin eta sarreran aipatu bezala nahi duenak Gose eta DJ Bull-ekin gozatzen jarraitzeko aukera du oraindik.

Gogoratu asteartean txintxarriren ale berezia izango duzuela festetako argazki onenekin!

Gose taldea Okendoko oholtza gainean!