Txapelketaz betetako goiza izan da gaur. Ostadar SKT-ko bola-joko eta toka atalak antolatuta bolatokian bola-joko txapelketa eta udaletxe berriko arkupetan toka txapelketa izan da. Bestalde Sorgin guneko karpan Bakailao txapelketa izan da.
Era berean, etxeko txikienek haurren danborrada izan dute. Herriko kaleetatik barrena ibili dira eta azken txanpan euriari aurre egin behar izan diote herriko gaztetxoek.
Honetaz gain, Uharteko zanpantzarrak ikusi eta entzuteko aukera ere izan da erdialdean.
