Martxan dira udako txokoak

jon-altuna-iza 2012ko uztailaren 3a

Lasarte-Oriako gazte eta gaztetxoek udan aspertzeko astirik ez daukate. Atzo, astelehenean, hasi ziren udaleku irekietan 400 haur eta gaztetxo baino gehiago ari dira ikastetxeetan eta ikastetxeetatik kanpo uztailean joko, jolas, ibilaldi eta abarrez gozatzen eta bestalde gaur abiatu dira LH5-6 mailakoak Valdegoviara eta DBH1-2koak Zumaian hasi duten kanpaldira. Hilaren 14an itzuliko dira bi talde hauek.

Mapa erabili dute proba ezberdinak gainditzeko.
Uztailean, goizetan, udako txokoetan dira herriko haur gehienak. Gainera, gaur 15 egunean kanpoan egongo diren bi talde abiatu dira: LH5-6 mailatako, 10-12 urte bitarteko 50 herritar ValdegoviaN egongo dira hilaren 14ra bitartean eta gero hilabete bukaerara bitartean kirol txokoetan.
DBHko taldeak, 13 eta 16 urte bitartekoek, urtero bezala kanpaldia egingo dute, eta hain juxtu lehen taldea, DBH1 eta 2koa gaur abiatu da. Ondorengo bi astetan Zumaiatik Bakiora bidea egingo dute Hernani, Durango eta Lasarte-Oriako 70 lagunek. Horietatik gutxi gorabehera 20 dira herrikoak. DBH3-4 mailatakoak, 14-16 urte bitartekoak, aldiz, Bortzirietan Nafarroa iparraldean ibiliko dira uztailaren 17tik 28ra bitartean, hauek ere Hernani eta Durangoko gazteekin batera. Ia bi astetan, Lesaka-Igantzi-Etxalar eta Bera arteko bidea egingo dute.
Besteak beste lurrean 5 handi bat osatu dute.

Atzo kirol udalekuetako taldea, Michelingo zelaian zen taldeka banatu eta alde batetik bestera korrika proba eta ariketa ezberdinak burutuz: Gauzak bilatu, dantza egin edo lurrean haurrek etzanda zenbaki bat osatu, denetarik egin beharra zuten 8-10 urte bitarteko haurrek begiraleen laguntzaz edo hauen aginduei segituz. Hauetako batzuek hilaren 17tik 28ra joango dira Mendigorriara.