Kaleko ekintzak nagusi uztaileko udal kultur egitarauan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 4a

Uztailean kultura kalera ateratzeko ahalegina egin du kultura sailak eta besteak beste bi zine pelikula eskainiko dira Okendon hilaren 5 eta 19an eta beste bi kale antzerki ikusteko aukera egongo da hilaren 13an eta 20an. Gainera, larunbat goizetan haurrentzat ikastaro ezberdinak antolatu ditu, hurrenez hurrean 7an hasita, baratza, Orian, ehun apainketa Zumaburun, malabareak Sasoetan eta San Pedro Elizaren aurrean Birziklatzea.

Bihar Okendo plazan izango da lehen zinema saioa.
Lasarte-oriatar guztiek kalean kulturaz gozatzeko aukera izan dezaten, uztailean kanpoan egingo diren zenbait ekimen antolatu ditu Kultura Sailak, besteak beste, zinema, antzerkia eta haurrentzako ikastaroak, uztailean kultura kalean! aldarrikatuz.

Zinema

Udako Zinema zikloa, ostegunean bertan hasiko da: 22:00etan “Gianni y sus mujeres” filma eskainiko da Okendon. Gero hilaren 19an, 22:00etan “Extraterrestre” filma emango da.
Era honetara, Udala eta Okendo zinema taldearen lankidetzari eske, lehen Okendoko pilotakekuan egiten zen kaleko zinea berreskuratu da.
Kultura sailak jakinarazi du, eguraldi txarra egingo balu, pelikulak Loidi-Barrengo pilotalekuan emango direla.

Antzerkia

Udako Kale Antzerkiari dagokionez, hiru emanaldi ageri dira egitarauan: Haurrentzat, hilaren 13an ostirala, eguerdiko 12etan “Mr. Frack” ikusi ahal izango da Okendon. Hurrengo ostiralen hilaren 20an gaueko 22:00 Okendon bertan helduentzat “Carbon Club” eskainiko da eta azkenik, urtero bezala hilaren 26an Santa Ana parodia egingo da Okendon gaueko 22:00etatik aurrera.

Ikastaroak

8-14 urte bitarteko haurrentzat ikastaroak ere antolatu ditu Kultura Sailak uztailean zehar. Udako haur ikastaro hauek, larunbat goizetan 10:00-13:00 bitartean burutuko dira hilaren 7an, Baratza ikastaroa, Orian, (ona egiten badu Basaundi Bailarako plazan eta txarra egiten badu frontoian), 14an Ehun apainketa ikastaroa Zumaburun, (ona egiten badu Isla plazan eta txarra egiten badu arkupetan), 21ean malabare ikastaroa Sasoetan, (eguraldi onarekin Andatza plazan eta txarrarekin arkupetan) eta 28an Birziklatze ikastaroa Udaletxe zaharraren pareko plazan (txarra egiten badu San Pedro elizako arkupetan).
Baratza ikastaroarentzako haur bakoitzak iogur edalontziak eta botilak eraman beharko ditu, ehun apainketa ikastaroarentzako kamiseta, txaleko, alkandora edota txapela, eta birziklatze ikastaroarentzako plastikozko botilak, tetra-brik esne ontziak edota kartoiak.
Uztailaren 22an, igandean, artisau azoka izango da Okendo plazan.

Santa Ana eguna

Santa Ana egunean ohiko ekitaldiak burutuko dira, eta bestalde, Santa Anako artisau azoka, Okendon burutuko da hilaren 22an igandea, egun osoan. Jaiei dagokionez hilaren 16an ospatuko dute Karmen eguna Oria auzoan.