Astelehenean hasi zen Donosti Cup lehiketa eta horrekin batera, Gipuzkoako hainbat zelaietan futbol partidak ikusteko aukera izan da egun hauetan. Lasarte-Oriak ordezkari bat dago aurten lehiaketan, Ostadar SKT-ko infantil taldea eta ederki ari da lanean Joxan Beldarrainen taldea.
Astelehenean Sanseren aurka jokatu zuen eta 5-2 gailendu zen herriko taldea. Asteartean, berriz, Leones aurka bana berdindu zuen eta atzo arratsaldean 12-0 irabazi zion Juventudes de America taldeari.
Era honetara, bere multzoko lehenengo bezala sailkatu da Ostadar eta azken fasean sartu da. Gaur 13:00etan Usurbilgo Harane zelaian Intxaurrondoren aurka jokatuko du eta hau gaindituz gero, 20:00etan kokaleku berdinean, final laurdenetako partida jokatu beharko dute Joxan Beldarrainen mutilek.
