Ongi etorria egin zaie Saharako haurrei

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 6a

Herriko sei familiek Saharatik etorritako zazpi haur hartu dituzte. Bi hilabeteko egonaldia egingo dute gure artean. Gaur goizean udalak harrera ekitaldia egin nahi izan die eta bertan izan da Porrotx pailazoa bere magia eta umore onarekin haur zein helduak harritzenliluratzen.

Urtero moduan herrira etorri dira uda pasatzera Saharako haurrak. Aurten zazpi dira gurera etorritakoak eta herriko sei familiekin egingo dute egonaldia. Abuztuaren 24a bitartean gure artean izango ditugu eta udalak harrera ekitaldia egin nahi izan die goizean Villa Mirentxun.

Bertan Gorka Lizarraga zinegotziak ongi etorria eman die lehenik eta ondoren, Porrotx pailazoak izan du protagonismoa. Bere ohiko umore alaiarekin haurrak liluratu ditu eta magia ere egin du. Saharako haurrek Ttakunek antolatzen dituen udako txokoetan parte hartzen dute lehen urtez bertako haurrekin harremandu daitezen. Hilabete hauetan ederki pasatzeaz gain, dentista eta mediku azterketak egingo dituzte ere etxera osasuntsu bueltatzeko.