San Fermin festa Okendon egin dute haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 6a

Txokoetako haurrek ederki pasa dute San Ferminak ospatzen. Eguerdian txupina bota dute Okendo plazan eta zezenen aurrean korrika egitera animatu dira denak. Gure [url=http://www.facebook.com/pages/Txintxarri-Aldizkaria/113012788823685]Facebook[/url] orrian ikusgai duzue honen bideoa.

San Ferminak iritsi dira Lasarte-Oriara. Udako txokoetan parte hartzen ari diren haurrek San Ferminetako txupina egin dute Okendo plazan. Zapi gorriak lepoan, zezenen aurrean korrika egitera animatu dira gehienak, izan ere, aurrean baino zezenen atzetik ibili direnak ere egon dira.

San Fermin festa aitzakia, urtero haurrek ekintza polit hau burutzen dute begiraleen laguntzarekin. Horrela jantziak prestatu, kantak ikasi eta Okendon festa handia egiten dute. Guztira 130 haur inguru izan dira gaur Okendon hamairu begiraleren zaintzapean. Hainbeste haur bilduta, asko izan dira festa ikusten geratu diren herritarrak, gurasoak eta aiton amonak ere ez dira falta izan argazki kamara eta guzti.