Horren aurrean, Bilduk salatu du mozio hau izendapen bat baliogabetzetik “haratago” doala eta errauskailua Zubietan jartzearen aldeko pausutzat ikusten dute.
Sanmarkoren garrantziaz
Barrio alkateak aipatu duenez, egun, San Markoseko mankomunitateak “garrantzia handia” dauka, Partzuergoko zati handi bat suposatzen duelako eta bertan hartuko diren erabakiek etorkizunean “eragina” izango dutelako.
Mozioa onartzekotan, Sanmarkoko mankomunitatean Lasarte-Oriak duen ordezkaria errauskailuaren kontrakoa izatetik, aldekoa izatera pasatuko litzateke, eta "kezkatuta" azaldu dira horrek eduki ditzakeen ondorioekin.
Beraz, astearteko Udalbatza herritarrez betetzeko deialdia egin dute, Lasarte-Oriak errauskailurik nahi ez duela argi uzteko.
