Texas Lasartearra-ren web gune berria

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 9a

Lasarte-Oriako Texas Lasartearrak futbol taldearen web orrialde berriari buruz eman genuen ekainean, baina orduan okerreko helbidea argitaratu genuen.
Taldeko zuzendaritzak ohartarazi digunez, helbide berria cftexas.es.tl da. Bertan herriko futbol elkartearen talde ezberdinen 2011-2012 denboraldi bukaerako eta hurrengo denboraldiko nondik norakoak aurki daitezke, hala nola, argazkiak edo taldeetako jokalariak.