Bilduk San Markoseko Mankomunitateko ordezkariaren izendapena baliogabetzetik “haratago” doala salatu zuen agerraldian eta errauskailua Zubietan jartzearen aldeko pausutzat ikusten dutela adierazi zuten.
Era beran, astearteko Udalbatza herritarrez betetzeko deialdia egin zuten, Lasarte-Oriak errauskailurik nahi ez duela argi uzteko.
Honen harira, Lasarte-Oria Bizirik!-ek herritarrei gaur arratsaldeko 18:00etan Udaletxe aurrean bildu eta EAJ, PSE-EE eta PPren jarrera salatzeko elkarreraratzean parte hartzeko deialdia egin du.
Beste gaiak
Gai honetaz gain, 2013. urteko jai egunak eta PSE-EEk 5. edukiontzia ezartzeari buruz aurkeztu duen mozioa eztabaidatuko dira batzarrean. Amaieran, galderak eta eskaerak egiteko aukera izango da.
