12_Zaldi lasterketen denboraldia hastear

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 12a

Karmengo Amaren egunean, astelehenean, izango dira aurtengo zaldi denboraldiko lehenengo lasterketak. Izan ere, 2012. denboraldiak berrikuntza dakar, astelehenean izango dira hainbat jardunaldi.

Aurten hamahiru saio izango dira guztira Hipodromoan. Horietatik bost, uztailak 16, 23 eta 30, abuztuak 6 eta 27 asteko lehenengo egunean izango dira Frantziako Equidia telebista kanalak bota ahal izateko. Kutxa Saria abuztuaren 12an igandean izango da, Eusko Jaurlaritza saria abuztuaren 19an eta Urrezko kopa abuztuaren 15ean asteazkena lehiatuko da. Abuztuak 23 eta 30 eta irailak 6a, ostegunetan ere jardunaldia izango da eta lehenegoan gainera, Nazioarteko Criteriuma izango da. Denboraldiari amaiera emateko, irailaren 9an, igandea Donostiako sari Nagusia egongo da jokoan.

Urrezko Kopa Defi du Galop nazioarteko txapelketaren barruan egongo dela adierazi dute antolatzaileek.
Ondorioz, Europako zaldirik onenak izango dira Donostian Amabirjinaren egunean eta maila handiko zaldi lasterka ikusiko da.

Sarrera normala 7 eurotakoa izango da uztaila eta irailean, abuztuan berriz, 10 euro ordaindu beharko dira.
Jubilatuek eta 14-18 urte bitarteko gazteek 3,5 eurota dituzte sarrerak eta abuztuan 5 eurotara.