Xabier Larrea antzerkilari bizkaitarraren “Mr. Frack” antzezlana ikusteko aukera izango da bihar, hilaren 13an, Okendo plazan. Ikuskizuna 12:00etan hasiko da eta zirkua eta umorea izango dira nagusi honetan. Haurrei zuzendutako antzezlana izan arren, helduek ere gozatzeko aukera izango dute bizkaitar honen antzezpenarekin.
Frack jauna pertsonaia dotore eta bitxia da, eta bere umore, akrobazia, malabare eta bat-batekotasunarekin herriko egunerokotasuna apurtuko du ziur. Eguraldi txarra egingo balu Loidi-barrenen egingo litzateke antzerkia.
