13_Jazz, blues eta funk doinuak entzungai Kultur Kale Zikloaren barruan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 13a

Xpressionk-ek bi kontzertu antolatu ditu ostiral eta larunbaterako Kultur kale zikloaren barnean. Lehena, Tutti Frutti taldearen kontzertua izaten ari da, Jalgiko terrazan. Jende ugari bildu da bertara nahiz eta eguraldi txarrak eta asko gozatu zuten jazz estiloko musika entzunez trago edota pintxo batzuk hartzen zituzten bitartean. Kultur kale zikloaren barnean, Xpressionk-ek bi kontzertu antolatu ditu ostiral eta larunbaterako.

Kontzertu polita eskaini dute bakarkako inprobisazio tarte ederrei esker.
Lehena, Tutti Frutti taldearen kontzertua izaten ari da, Jalgiko terrazan. Jende ugari bildu da bertara nahiz eta eguraldi txarrak eta asko gozatu zuten jazz estiloko musika entzunez trago edota pintxo batzuk hartzen zituzten bitartean.

Bateria, kontrabaxua, tronpeta eta saxo banaz, herritarren belarriak gozarazi zituzten solo eta inprobisazio tarte luzeei esker.

Bihar, The Romanticos

Bigarren taldea berriz, “The Romanticos” izango da, bihar 23:30etatik aurrera Abend-en izango dira blues eta funk doinuak herritarrengana eremanez. Eurek sortutako kantuez gain, 60 eta 70. hamarkadetako funk-aren doinu fusionatuak eskainiko dituzte.