Ehun apainketa Isla plazan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 13a

Udako haur ikastaroen baitan bigarren saioa egingo da biharkoan 10:00etatik 13:00etara. Ehun apainketaren inguruko tailerra izango da burutuko dena. Hau Isla plazan egingo da eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, ehun apainketarako kamiseta, txaleko, alkandora edota txapelak eraman behar dituzte parte hartuko duten gazteek.
Hurrengo tailerrak uztailaren 21ean malabare ikastaroa izango da Andatza plazan eta azkena 28an Elizatze plazan egingo den birziklatze ikastaroa. Azken honetarako ere haurrek etxetik plastikozko botilak, papera etab. eraman beharko dituzte.