Musika jaialdi honen bigarren edizioa izango da biharkoa, 2010ean izan zen lehenengoa. Honetan kontzertuak eskainiko dituzte Hilotz, Two Mules and the rainbow, BeHatxeRoja, Bloody Brotherhood, Bar Remigio, Black Absinthe, Tamerlaÿn eta Blaka taldeek.
Kontzertuak doan dira eta Parapetoan arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Txosnetan garagardoa eta kalimotxoa 1euro batean izango da salgai antolatzaileek jakitera eman dutenez.