Gorka Lizarragak azaldu duenez, Udaletxeko langileek egindako lana da. Honen bitartez, herriko datu ekonomiako eta demografikoak lortu dituzte, “herriaren argazki orokorra atera eta egoera jakiteko”.
Gizarte Zerbitzu eta Enplegu saileko batzorde buruak aipatu duenez, hurrengo pausua herriko eragileekin batu, interpretazioa egin eta helburuak adostea izango da.
Datu ulergarriak
Izaskun Kuartango garapen agenteak azterketa formatu irisgarrian eta ulergarrian egin dela azaldu du.
Kuartangok adierazi duenez, azterketan agertzen diren datu guztiak ofizialak dira, erakunde publikoek doan eskainitakoak, besteak beste, Eustat, SEPE, Lasarte-Oriako errolda edo Euskara zerbitzuak eskainitakoak. Eta hauetako zenbait datu egiaztatzeko Gizarte Zerbitzuetako teknikariekin ere harremanetan egon direla aipatu du.
Azterketa lana 6 ataletan banatu da azterketa demografikoa, hezkuntza eta euskara, enplegua Lasarte-Orian, Jarduera ekonomikoa, Gizarte Ongizatea eta Ingurumen-jasangarritasuna. Eta banaka atal hauek azaldu ditu.
Honetaz gain, udalerriko datuak eta fenomenoak ikuspuntu zabalagoan aztertu dituztela adierazi du, “ez dira bakarrik herrian ematen direnak”. Eta adibide gisa, krisi ekonomikoa eta langabezia tasa jarri du. “Nahiz eta hobekuntza egon dela esan, Espainiako langabezia tasa iaz baino gorago dago, %12 -a”.
Buruntzaldean ere lanean
Amaieran, Dioni Avila enplegu dinamizatzaileak eskualdean ere horrelako azterketa egingo dela aurreratu du.
“Prozesua akordio batera iritsi ginen maiatzean eta programa orokor bat lantzen ari gara”. Diagnostikoa egin eta neurriak hartuko dira, esate baterako, Buruntzaldean garapena eta enplegua sustatzeko.
Azterketa eskuragarri
Hau guztiaz gain, “Lasarte-Oria zenbakitan” azterketa herritar guztien eskura dagoela jakitera eman dute. Intersa dutenek, www.lasarte-oria.org web orrialdean aurkituko dute.
