Bateria, kontrabaxua, tronpeta eta saxo banaz, herritarren belarriak gozarazi zituzten solo eta inprobisazio tarte luzeei esker.
Bihar, The Romanticos
Bigarren taldea berriz, “The Romanticos” izango da, bihar 23:30etatik aurrera Abend-en izango dira blues eta funk doinuak herritarrengana eremanez. Eurek sortutako kantuez gain, 60 eta 70. hamarkadetako funk-aren doinu fusionatuak eskainiko dituzte.
