17_Hasi dira zaldi lasterketak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 17a

Atzo hasi zen ofizialki zaldi lasterketa garaia hipodromoan. Bizilagun askok nabarituko zuten izan ere, auto kopurua eta trafikoa nabarmen igo zen arratsalde partean herriko kaleetan. Coca-cola saria jokatu zen atzokoan eta garaile suertatu zen Clunia izeneko behorra.

Astelehena izan arren, jendetza izan zen hipodromoaren lehen lasterketa honetan. Telebista eskubideek baldintzatuta, hainbat izango dira astelehenetan jokatuko diren sariak beraz, udako igandeak dagoeneko ez dira zaldi lasterketa egunak izango. Zaleek ez zuten hutsik egin eta ikuskizuna ere ez zen halamoduzkoa izan.

Atzokoan Coca-Cola saria jokatu zen eta Gerardo Villartaren Clunia izan zen garaile. Lasterketan faboritoa zen "Barinia" baina lan ona egin arren ezin izan zuen aurrea hartu. Zaleen hitzetan abuztuaren 12ko lasterketa ziur bi zaldi hauen lehia bizia izango da hipodromoan ikusiko dena.

Gainerakoan zaldi askoren lana aipatu dute zaletuek hainbat foroetan. Hala ere, lehen lasterketa izan zen atzokoa eta ikusiko da datozen jardunaldiek ematen dutena.