Astelehena izan arren, jendetza izan zen hipodromoaren lehen lasterketa honetan. Telebista eskubideek baldintzatuta, hainbat izango dira astelehenetan jokatuko diren sariak beraz, udako igandeak dagoeneko ez dira zaldi lasterketa egunak izango. Zaleek ez zuten hutsik egin eta ikuskizuna ere ez zen halamoduzkoa izan.
Atzokoan Coca-Cola saria jokatu zen eta Gerardo Villartaren Clunia izan zen garaile. Lasterketan faboritoa zen "Barinia" baina lan ona egin arren ezin izan zuen aurrea hartu. Zaleen hitzetan abuztuaren 12ko lasterketa ziur bi zaldi hauen lehia bizia izango da hipodromoan ikusiko dena.
Gainerakoan zaldi askoren lana aipatu dute zaletuek hainbat foroetan. Hala ere, lehen lasterketa izan zen atzokoa eta ikusiko da datozen jardunaldiek ematen dutena.
