Baina honen aurretik, atzo lehiaketako finalerdien txanda izan zen.
Finalaurreetako lehen partidan, Muñoz-Barojak 6-3 eta 6-1 irabazi zion Raul Ramosi.
Nahiz eta emaitzak ez islatu, partida borrokatua izan zen. Tanto luzeak landu zituzten bi arerioek eta joko guztietan deuce-ra iritsi ziren. Baina Muñoz-Baroja izan puntuak bere markagailura igo eta finalerako txartela lortu zuena.
Arratsaldeko bigarren partidan, Santi Lorenzo lasarteoriatarrak Abel Hernandez izan zuen aurrez-aurre.
Jokalari hauen arteko hirugarren norgehiagoka izan zen. Asteartera arte, aurreko edizioetako partidetan, bana berdinduak zeuden. Baina asteartean Lorenzoren alde jarri zen kontaketa, 3-6, 6-3 eta 6-4 garaitu baitzuen Hernandez.
Antolakuntzako lagunek azaldu digutenez, “Abel ohi bezala irmo mantendu da, bi eskuetako errebesa ongi erabili du. Gainera, nekaezina zirudien. Santik ordea, bere kolpe indartsuak erakutsi ditu. Hasieran ez da oso fin ibili, baina amaieran erabakiorrak izan dira”.
Finala
Era honetara, ostiralean jokatuko den finalerako bi postuak erabaki ziren.
Beraz, Santi Lorenzo herritarrak Jose Mari Muñoz-Baroja izango du aurrez aurre.
Lorenzok ez du lan erraza izango Muñoz-Barojak txapelketako garaile izan baita, lehenengo edizioa irabazi zuen. Hala ere, txapelketa irabazten zuen lehenengo lasarteoriatarra izaten saiatuko da.
Honetaz gain, hirugarren postua lortzeko Abel Hernandez eta Raul Ramosen lehia ere ikusi ahalko da.
