Partida hasieratik Odriozola eta Martin aurreratu ziren. Tanto luzeak izan ziren eta Lizaso eta Alzibarren akatsek errenta handitzera lagundu zuten. Partida honetan atzelariek lan handia egin zuten.
Bigarren partidan, berriz, Iñigo Arluziagak eta Carlos Garciak finalerako txartela eramango zutela zirudien arren, azkenean Xabier Etxezarreta eta Mikel Bardajik lortu zuten garaipena.
Arluziaga eta Garcia partida osoan aurretik joan ziren. Baina partidaren iraupena zela eta, partidak ordu eta erdi baino gehiago iraun zuen, Arluziagak ezin izan zuen gehiago eman eta Etxezarreta eta Bardajik partidari pixkana buelta eman zioten, 22-29tik azkeneko 35-32ra.
Finala
Gauzak honela, uztailaren 26an, ostegunean 19:30etatik aurrera, Odriozola-Martin eta Etxezarreta-Bardaji bikoteen arteko norgehiagoka ikusi ahalko da finalean. Aurretik, Arluziaga-Garcia eta Lizaso-Alzibarrek brontzeko postua jokatuko dute.