"Extraterrestre" filma Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 19a

Udako Zine zikloaren barruan, “Extraterrestre” filma ikusi ahal izango da gaur eguraldiak laguntzen badu, Okendo plazan. Emanaldia doan da eta 22:00etan hasiko da. Eguraldi txarra egingo balu, saioa Loidi-Barrengo pilotalekuan izango litzateke.

Okendon Extraterrestre filma ikusi ahal izango da 22:00etatik aurrera. Nacho Vigalondo zuzendariren lana da eta bertan Julia eta Julio dira protagonistak. Bikotea ez da ezertaz ezagutzen baina elkarrekin esnatzen da mozkorraldi baten ostean. Ez dute ezer gogoratzen. Mutila momentuan maiteminduko da Juliarekin baina berari ez zaio berdina gertatuko. Gainera konturatzen dira ezin dutela etxetik atera OHE, OVNI bat hiriaren gainean dagoelako kokatuta.

Kritikaren aldetik oso balorazio positiboa jaso zuen filmak. Komedia desberdin bat dela esan zuten besteak beste. Gaur doan ikusteko aukera izango da Okendon eta eguraldi txarra egitekotan Loidi-Barrengo pilotalekuan.