20_Kaskante udaltzainak bi urrezko domina lortu ditu Europako Jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 20a

Lasarte-Oriako udaltzaina den Imanol Kaskante uztailaren 7 eta 8an Tenerifen izan zen Suhiltzaile eta polizien IV. Europako Jokoetan.
Indoor arraunketan parte hartu zuen banakako zein bikotetako proban eta bietan garaile izan zen.
Banakakoan 2.000 metro egin behra zituzten parte hartzaileek eta herriko udaltzainak 6 minutu 28 segundo eta 69 ehunekotan egin zuen. Bigarrenak Amallobieta euskalduna berak baino 29 segundo gehiago behar izan zituen.
Bikotekakoan, Bort katalanarekin batera Amallobieta eta Teruel bikotearen aurka lehiatu behar izan ziren. Lehia berdindua izan zen, baina azkenean 15 segunguko errenta atera zieten.