Asier Suberbiola lasarteoriatarraren Aupa Quartet soka-laukoteak hainbat kontzertu eskainiko ditu Donostiako Jazzaldian. Lau instrumentu klasikorekin musika modernoa sortzen du taldeak junk-etik jazz-era eta latin-etik folkera. Taldea osatzen duten lau musikariak, Asier horietako bat, Bartzelonan bizi arren askotan etortzen dira Euskal Herrira eta kasu honetan Donostian entzuteko aukera izango da.
Jazzaldian hiru kontzertu eskainiko dituzte eta horren harira, astebeteko bira egin dute Gipuzkoako hainbat herrietako kontzertuak eskainiz. Gaur, uztailak 20, Donostiako Altxerri tabernan, 23:30ean, Aupa Quartet & friends kontzertua eskainiko dute; 21ean, 23:30ean, Jazzaldiaren baitan ere Nauticool karpan izango da emanaldia eta 22an Kursaalean 18:30ean. Uztailaren 23an bukatuko du taldeak kontzertu bira Oñatin.