Malabare ikastaroa haurrentzat

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 20a

Udako haur ikastaroen baitan azken aurreko saioa egingo da bihar 10:00etatik 13:00etara. Kasu honetan Malabare ikastaroa izango da Andatza plazan egingo dena. Haur eta gaztetxoentzat antolatutako ikastaro hauetan azkena uztailaren 28an izango da Elizatze plazan. Bertan birziklatze ikastaroa egingo dute eta haurrek etxetik plastikozko botilak, papera etab. eraman beharko dituzte.