Sendokiren balorazioa
Ramon Ormazabal eta Antton Salsamendi Sendoki Kultur Batzordeko kideek balorazio positiboa egin zuten azokaren inguruan.
Haien hitzetan, artisauak “oso gustura” ibili dira eta garaiko egoera ekonomikoa ikusita, “asko” saldu dela diote.
Tokiarekin ere ez dute inongo arazorik izan, antolatzaile eta artisauak gustura ziren bi plazak erabiltzeko aukera izan dutelako. Hurrengo urtean uztailaren 23an egingo da XXIX. Santa Anako artisau azoka.
Robin Food-i omenaldia
Bisitari ezagun bat izan zuen Santa Anako artisau azokak. Telebistan horren ezagun buihurtu den David de Jorge sukaldaria omendu nahi izan zuen Cesar Bozal labangileak.
Azken lau urtetan Arzak edota Berasategi bezalako euskal sukaldariak handiak omendu ostean, hondarribiar handiaren txanda izan zen. Opari gisa, Sueziako altzairuz egindako eta eskuz landutako labana bat oparitu nahi izan zion Bozalek. Esker oneko hitzak izan zituen sukaldariak.

