23_Iñigo Sevillano atletak zilarrezko domina lortu zuen Euskadiko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uzt. 23a, 02:00

Uztailaren 14 eta 15ean maila absolutuko Euskadiko txapelketa ospatu zen Durangon. Bertan, Real Sociedad taldeko Iñigo Sevillano eta Jose Ramon Latorre herritarrak, ISN Navarra Atletico taldekoa, izan ziren.
Iñigo Sevillanok brontzezko domina eskuratu zuen 110 m. hesi lasterketan. Ez zen kanporaketarik egon eta lasterketa bakarra egin zuten. Herritarrak 15 segundo eta 91 ehuneko egin eta hirugarren postuan amaitu zuen proba.
Jose Ramon Latorrek, aldiz, bi probatan parte hartu zuen, 100 m. eta 200 m. lasterketetan. Lehenengo proban kanporaketan geratu zen; 200 metroetan, berriz, finalean sartu eta zazpigarren postua lortu zuen.