23_Igerilariak Espainiako txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uzt. 23a, 02:00

Azken asteburu hauetan igeriketako Espainiako txapelketak ari dira burutzen estatuko herrialde desberdinetan, juniorren txapelketa uztailaren 13tik 15era izan zen Mairena de Aljarafen eta infantilena Bartzelonan lehengo astean. Buruntzaldea IKT-ko Itsaso Tolosa juniorra eta Iñigo Ibarburu infantila bertan izan dira.

Kanporaketetan kaleratua izan arren, Iñigok lan ona egin zuen 50 m. libre eta 200 m. tximeleta probetan bere marka hobetu zuen eta 200 m. libreetan igerileku luzeko bere marka 5 segundutan jaitsi zuen.
100m. libreko frogan ere bere aurreko marka segundu batean hobetu zuen, 55”98 eginez. 100m tximeletako azken frogan, 1'00"96 denbora itzela egin bazuen ere, finaletik at geratu zen.
Juniorren txapelketan, berriz, Itsaso Tolosa gaztea izan zen 100 eta 200 m. bizkar proban lehiatzen. Bietan kanporaketetan izan zen kaleratua. Hala ere, 100 m. bizkar proban bere serieko lehengo izan zen.
Hurrengo asteburuan, berriz, Itsaso Tolosa eta Haitz Mitxelena Terrassan izango dira maila absolutuko Espainiako txapelketan.

Bilboko Itsas-zeharkaldia
Bestalde, Bilboko 73garren itsas zeharkaldian izan zen uztailaren 14an eta Imanol Guerra, Juanvi Martin eta Jose Luis Sevillano masterrak izan ziren proba honetan.
Jose Luis Sevillano txapeldun izan zen mugikortasun mugatudunen sailkapenean eta aurreko urteko marka hobetu zuen, 41 minutu eta 56 segundu.
Gainera, Juanvi Martin 5garren izan zen beteranoen kategorian. Imanol Guerrak bere lehenengo igeriketa zeharkaldia zuen.