www.lasarte-oria.org webgunean hondakinak gaika sailkatzeko gida bat jarri du udalak herritarrentzat eskuragarri. Honela, Udaletik beste behin ere birziklaketaren aldeko apustua egin nahi dela azpimarratu dute, “herritarrentzako tresna erabilgarria izango den honekin”.
Lasarte-Orian %36,4ko birziklaketa tasa dagoela gogoratzen dute udaletik eta hau Gipuzkoakoa baino altuagoa den arren, Hernani eta Usurbilgo herriek duten mailatik oso urrun dagoela. Bi herri hauetan %80 birziklatzen baitute. Beraz, udaletik zer hobetu badagoela iritzita, horretarako ekimenak lagungarriak izan daitezkeela uste dute eta aurrerantzean halako tresnak sustatzearen aldeko agertuko dela dio. Webgunean sartuta eskubiko menuan agertzen diren atalen artean aurki daiteke gida hau.