Herriko korrikalariak Santamañako lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 23a

Ostadar SKT eta herriko sei korrikalari Asteasuko Santamañako igoera lasterketan izan ziren uztailaren 15ean.
Zazpi kilometrotako mendi proba honetan 80 bat partehartzaile izan ziren. Irabazlea El Hassan Qubaddi 26 minutu eta 18 segundutan igo zen Santamañako ermitara.
Herritarren artean azkarrena argazkian dagoen Jose Ignacio Elvira izan zen, 33:48 denborarekin. Gainerako herritarrek ondorengo denborak egin zituzten: Julen Ollokiegik 35:03, Juan Mari Marcosek 35:26, Iñigo Pegenautek 36:09, Edu Ormazabalek 39:22 eta azkenik, Jose Ramon Mendizabalek 41:27.