Clunia eta Fortun nagusi

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 24a

Denboraldiko bigarren sari garrantzitsua jokatu zen atzokoan hipodromoan. Bertan aurreko jardunaldian bikain aritu zen Clunia zaldiak ikuskizun paregabea eskaini zuen Fortun zaldiarekin batera. Biak izan ziren atzokoan protagonista handiak. Bigarrenak eskuratu zuen lehian zegoen Gipuzkoako Foru Aldundia saria.

Guztira sei lasterketa izan ziren atzo hipodromoan ikusi ahal izan zirenak. Jokoan zegoen sari nagusia Gipuzkoako Foru Aldundikoa zen. Jendetza bildu zen beste behin ere hipodromoan astelehena izan arren. Ikuskizuna adituek esan moduan, bikaina izan zen nahiz eta protagonista nagusiak Clunia eta Fortun izan. Hauek alde garrantzitsuak atera zizkieten bere arerioei denborari dagokionez euren lasterketetan.

Clunia arratsaldean banatu zen hirugarren sarian nagusitu zen eta Fortunek berriz eraman zuen sari nagusia, Gipuzkoako Foru Aldundiarena. Lasterketa honetan gainera zaldi baten hutsunea suertatu zen izan ere, Leitzaran eskuineko eskuan mina izateagatik parte ez hartzea erabaki zuten bere jabeek.

Bi zaldi hauen lana ikusita adituek urrezko kopa sarian hauen maila bikaina izango dela aurreikusten dute.