Buruntzaldea IKT-ko Juan Vicente Martin, Jose Luis Sevilllano, Imanol Guerra eta Yolanda Pastorrek Ondarroako itsas zeharkaldian parte hartu zuten, uztailaren 21ean, eta lan ona egin zuten proba honetan.
Juan Vicente Martin hirugarren sailkatu zen beteranoen mailan, 23 minutu eta 41 segundotan amaitutako igerialdiarekin.
Yolanda, Jose Luis eta Imanol 28 minuturen bueltan izan ziren.
Borja Apeztegia Buruntzaldea IKTko entrenatzaileak azaldu digunez, “Yoli aurreko asteetan gaixorik egon ondoren poliki-poliki forma berreskuratuz doa eta Jose Luis eta Imanol ere gero eta hobeto aurkitzen ari dira itsasoan”.
Bestalde, taldeko Haitz Mitxelena eta Itsaso Tolosa Terrassan daude Espainiako txapelketan parte hartzen.
Haitzek asteazkenean parte hartu zuen 200 m. tximeleta proban.
Ezin izan zuen bere marka hobetu, 2'17"02 egin du, baina “bertan egotea nahiko sari handia da berarentzat” aipatu du Apeztegia entrenatzaileak.
Itsaso Tolosa, aldiz, gaur goizeko 9:30ean lehiatuko da 200 m. bizkar proban.
