Albotik eta alboka, maindirepeko intimitatean, nire besoak bere bular aldea biltzen du. Erabat itsatsita gaude. Astiro eta sugerente ari da ipurdiarekin mugimendu zirkularretan, nire zakila nabaritu nahian edo, nik ere indar egin dezadan. Belarri ertzera sentsualitatea xuxurlatu nahi balio bezala. Hankak gurutzatu ditugu.
Lepoari buelta erdia eman eta bere bi begi urdinekin erakarri nau. Urre koloreko ilea bildu eta eman dit muxu, eta beste bat, eta hirugarrena... pasioak bereganatu gaituen arte. Nire gainean jarri da, bere aginteak ni sutan jartzeraino. Titi buruak miazkatu dizkit, zilborrarekin jolastu du eta zupatzeari ekin dio, ni bero-bero ikusteak zoratzen duelako.
Alua blai, nire zakilaren puntarekin ari da jolasean. Orain bai, orain ez, orain bai, orain ez... Desioa biderkatuz. Eta azkenean! Begiak itxi eta bere barruan nagoela sentitu dut, bere zoko ezkutuenetara iritsi naizenaren ustetan. Eta segi!
Gauak luze jo du. Gustagarri. Biak ahoz gora zigarro bana dugu eskutan. Irribarrez begiratu nau, aingeruen pare. - ¡De lujo! Esan diot nik. Eta muxu eman dit ezpainetan, eta beste bat, eta hirugarrena... Larruaren bidez komunikatzen gara gu, usainez, begiradaz, hasperenez... Sarri ez dugu hitzen beharrik.
Batzuentzat bart gaueko kronika, besteentzat berriz, fantasia kronikoa. Desioa, Morboa, mimoak, erakarpena, maitasuna, frustrazioa, bizioa, pasioa, beldurra, miresmena, sentsualitatea... Zenbat ematen diguten eta zeinen gutxi kontatzen ditugun. Zergatik, baina? Aiiii! Ile horiko printzesa... Noiz zatoz berriz!