Birziklatze tailerra Elizatze plazan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko uztailaren 27a

Lasarte-Oriako Udalak antolatutako udako kultura egitarauari amaiera emango zaio bihar birziklatze ikastaroarekin.
Hau Udaletxe zaharraren pareko plazan, Elizatze plazan egingo da 10:00etatik aurrera eta eguraldi txarra eginez gero, San Pedro elizako arkupetan egingo dela aurreratu du Udalak.
8 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzendua badago ere, orain arte egin diren saioetan gurasoek ere parte hartu ahal izan dute.
Tailerreko arduradunek plastikozko botilak, tetrabrik esne ontziak edota kartoiak eramateko eskatzen diete saioan parte hartu nahi duten haur edo helduei. Izan ere, edozein etxeetan erabili ohi diren ontziak edo produktuen bilgarri baitira eta horiekin egingo baita lan.