Zer da zuretzat maratoia?
Bideo honetan herritarrek euren burua aurkeztu behar dute, non bizi diren azaldu, zergatik daude han eta euskararen maratoia beraientzat zer den esan. Asmoa ahalik eta bideo gehien jasotzea da ondoren maratoian zehar emititzeko.
Bideo laburrak behar dute izan, mugikorrarekin edota argazki kamararekin egindakoak.
Bideo labur hau ondoren txintxarri@ttakun.com helbidera bidali beharko da. Nolako bideoa eskatzen den jakiteko edota zalantzak argitzeko, www. euskararenmaratoia.com-en adibide bat aurkituko duzue, Okendo plazan grabatutakoa hori bai. Atzerrian bizi den lagun edo senidea baduzu bideo bat egitea animatu eta bidali!
Gogoratu bideo labur bat dela egin beharrekoa eta helburua atzerritik festa hau nola bizi duten ezagutzea dela. Horrela maratoia Lasarte-Orian ospatzeaz gain, munduko hainbat txokotan ere presente izango dela erakutsiko da. Lotsarik ez izan eta animatu jendea bideoak bidaltzea!