Hesiaren barruan eta kanpoan egin dute dantzan.
Udako txokoetako haur eta begiraleak aparretan murgilduta egon dira, 11:30-12:30 bitartean Okendo Plaza erdi erdian. Guraso eta aiton amonak inguruan zituztela ederki pasa dute neska mutilek. Batzuek hesiaren barruan eta beste batzuek kanpoan nahikoa dantza ere egin dute jarri duten musika martxosoarekin.
Zuri zuri gelditu da Okendo plazako zorua.
Oso ondo pasa dute apar festan parte hartu dutenek.