Ikasturte berria hastearekin batera ekintza ezberdinetan izena emateko epea zabaltzen da. Hau da dantza ikastaroen kasua. Helduei zuzendutako ikastaroak izango dira ohi bezala goizeko ordutegian eskainiko direnak eta arratsaldekoan 5 eta 13 urte bitarteko haurrenak izango dira.
Hauetan izena eman daiteke kultur etxeko 3. solairuan irailaren 28ra arte. Ikastaroen prezioa hileko 28, 60 euro izango dira herrian erroldatuta daudenentzat eta 49, 20 euro erroldatu gabeentzat.
Euskara eta musika
Bestalde, Udal musika eskolan bete gabe geratu diren taldeetan ere izena emateko aukera dagoela jakin arazi dute eta herriko bi euskaltegietan ere izena eman daiteke egunotan ikasturte berrirako.
