Merkatarien elkartea Aterpeak eta Lasarte-Oriako udalak antolatzen duten V. Stock eta Saldoen Azokak aukera paregabea eskaintzen du saldu ez diren produktuak merkaturatu eta era berean marka komertzial lokalen erakusleiho izateko. Aurtengo azoka irailaren 29 eta 30ko asteburuan ospatuko da Okendo Plazan 10:00etatik 21:00etara larunbatean eta 10:00etatik 20:00etara igandean.
Lasarte-Oriako edozein dendak har dezake parte azoka berezi honetan. Gutxieneko parte-hartzaileak biltzen ez badira, beste herrietako komertzioei honetan egoteko aukera eskainiko zaie.
Interesatuta dauden merkatariak dagoeneko kontaktuan jar daitezke Aterpearekin, 637 955 030 / 678 666 812 telefonotara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita itziarirurzun@hotmail.com helbidera. Izena emateko azken eguna irailaren 19a izango da.
