Kirol jardueretan izena emateko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 6a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak haur, zein helduentzako jarduera ugari antolatu ditu 2012-2013 ikasturterako.

Heldu eta gazteentzat eskaintza eta ordutegi aukera zabala aurkeztu du Udal Kirol Zerbitzuak. Mantentzeko gimnastika eta igeriketa, aerobika, gazte-funka, indor txirrindularitza, pilates, body-pump, aquaerobika, entrenamendu gida, igeriketa ikastaroak eta konbia, hau da, txirrindularitza, gimnastika eta tonifikazioa bateratzen dituen ikastaroa egiteko aukera dute herritarrek.
Haurrentzako berriz, kirol ludoteka eta igeriketa ikastaroak daude eta urritik aurrera, 2001 eta 2002 urteko gaztetxoek kirol jardueren sustapena izango dute.
Kirol jardueren izena emate epea astelehenean ireki zen. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak dei dezala 943 376 182 telefonora edo hurbil dadila kiroldegiko bulegora astelehenetik ostiralera 10:00etatik 12:30era edo 17:00etatik 19:00etara.