LOKEko tenis eskola astelehenean martxan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 6a

LOKEko tenis eskolak 2012-2013 ikasturteko lehen saioa izango du astelehenean arratsaldeko 18:30etik aurrera kirol guneko tenis pistan. Era berean, eskolan parte hartzeko izena ematea irekiko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, ordutegi eskaintza aurreko urteko bera izango da eta lehen bi asteak taldeak antolatzeko izango dira.
Izena eman edo antolatzaileekin harremanetan jartzeko astelehenetik ostiralera 18:30etik aurrera kirolgunetik pasa daitezke interesatuak edo 647 156 146 telefono zenbakira deitu.