Ostadarreko Kadeteek Euskal Ligako lehen partida dute bihar

Txintxarri Aldizkaria 2012ko irailaren 7a

Ostadar SKT taldearen Kadeteen ohorezko taldeak bihar eguerdian Michelingo futbol zelaian Euskal Ligako lehenengo partida jokatuko du taldeak Cultural Deportiva Durango taldearen aurka.

Ostadarreko kadeteek aurreko denboraldian lortu zuten Euskal Ligarako igoera.
Javi Olaizola eta Jose Loiarte “Gorri”-k zuzentzen duten taldea Euskal Ligara igo zen aurreko denboraldian bere mailako lehengo sailkapena lortu ostean.
Aurten lan gogorra izango du. Euskadiko hamabost talderen aurka lehiatu beharko da maila mantentzeko horien artean, Athletic Club, Alaves, Real Sociedad edo Eibar.

Sarrera doan

Ostadarrek aipatu digunez, nahiz eta maila honetako beste zelaietan sarrera ordaintzen den, Kirol guneko sarrera doakoa izango da..
Hala ere, azpimarratu dutenez, elkarteari lagundu nahi dionak, partida hasi aurretik, errifak erosteko aukera izango du.